Pribatutasun-politika
IRUDIGITALek, jabe den fitxategien arduraduna den aldetik, bere bezeroen, hornitzaileen eta langileen izaera pertsonaleko informazioaren konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen du, betiere sekretu profesionalaren betebeharra gordez.
IRUDIGITALek jakinarazten dizu Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikora eta Datu Pertsonalak Babesteko Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen 1720/2007 Errege Dekretura egokituta dagoela, datu pertsonalak dituzten fitxategiak behar bezala inskribatu direla Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, eta datuen babesari buruzko araudian ezarritako gainerako betebeharrak betetzen dituela, daukan informazioaren konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzeko.
Datu pertsonalak biltzearen eta tratatzearen helburua da gure bezeroen kudeaketa komertziala, produktuen fakturazioa eta salmenta eta/edo eskatutako publizitate-zerbitzuak edo web-garapenak ematea, bai eta mailing-ak bidaltzea ere, nobedadeei, produktu berriei, zerbitzuei eta abarri buruzko informazioarekin.
Emandako datu pertsonalak ez zaizkie inola ere hirugarrenei lagako, interesdunek aldez aurretik baimena eman ezean.
Horregatik guztiagatik, IRUDIGITALek datu pertsonalak babesteko legez eskatzen diren segurtasun-mailak hartu ditu, eta eskura dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatu ditu eman zaizkion datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko.
Datuen jabeek aitortuta dituzte eta erabil ditzakete sartzeko, ezabatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak, honako helbidera jarrita harremanetan:
IRUDIGITAL, S.L.
Ledesma kalea, 10bis – 4. solairua, 4. atala
48001 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 626 11 93 45
info@irudigital.com