Pertsonek pertsonentzat pentsatua
Metodologia
Gure lan-metodologiarekin, zure enpresa eta zure sektorea aztertzen ditugu, konpetentzia aztertzen dugu, helburuak definitzen ditugu eta horiek lortzeko online marketing estrategia bat diseinatzen dugu. Inbound marketinean oinarritutako metodologia berritzaileak erabiltzen ditugu, pertsonek pertsonentzat pentsatutakoak.
Zure markarako estrategia definitzeko sormen-prozesu hori funtsezko 5 puntutan oinarrituta dago:





1 Enpatia sortzea
Bilatzen ari garen konponbidean inplikatuta dauden erabiltzaileen arazoak, beharrak eta nahiak ulertu behar dira.

2 Talde lana
Taldeko kide bakoitzaren berezitasuna ematen diogu proiektuari, konponbide berritzaileagoak sortzeko.


3 Brainstorming
Ideiak sortzeko unea da, bat bera ere baztertu gabe. Batzuetan, ideiarik estranbotikoenak dira irtenbide ikusgarrienak aurkitzen dituztenak.

4 Prototipoak sortzea
Prototipoak eraikitzeak irtenbide posibleak bistaratzen eta azken emaitza hobetzen laguntzen digu.


5 Testatzea
Fase honetan balizko akatsak eta gabeziak aurkituko ditugu, eta azken jaurtiketa baino lehen konpontzeko gai izango gara.
Nondik hasiko gara?
Zure estrategia digitala eraikitzen

1 ATARIKO IKERKETA
- Zure nortasun digitalaren analisia: indarguneak, ahuleziak, mehatxuak eta aukerak.
- Hitz gakoen analisia eta merkatu-nitxo berriak detektatu.
- Benchmarking-a eta sektorearen azterketa: jardunbide egokiak.
- Online ospea eta hobetu beharreko arloak aztertzea.
- Entzute soziala, engagement maila.


2 BUYER PERTSONA PROFILAK SORTZEA
Gure bezero potentzialak nortzuk diren identifikatzen ikasten badugu, arrakasta handiagoz haiengan eragina izateko gai izango gara. Gure taldeak eskuz esku lan egingo du enpresarekin, gure buyer pertsonaren profilak zehazteko.


3 COSTUMER JOURNEY-A SORTZEA
Garrantzitsua da definitzea nola eta noiz eragingo diogun gure kontsumitzaile potentzialari. Horregatik, salmenta-inbutua ondo definitzea eta automatizazio tresna bat erabiltzea funtsezkoa da marketing helburuak lortzeko. Inbound marketinean oinarritzen da, hain zuzen ere, mezua pertsona egokiari ematea, une egokian eta kanal egokiarekin.


4 INBOUND MARKETING-AREN ESTRATEGIA DIGITALAREN DEFINIZIOA
Gure estrategia digitalak bat etorri behar du buyer pertsonen portaerarekin. Erakarpen eraginkorra eta kalitatezkoa lortu behar dugu, gure negozioaren webgunera trafiko kualitatiboa erakartzea. Bisitaria bezero potentzial bihurtzea lortzea. Horretarako, edukiari eman behar diogu protagonismoa.


5 PLAN TAKTIKOA ABIAN JARTZEA
- Neurtuko ditugun KPIen definizioa
- Proiektua aurrera eramateko tresna digitalak aukeratzea
- Bitartekoak eta euskarriak hautatzea
- Ideia sortzailea eta zabaldu beharreko mezuak
- Costuner yourney-ra bideratutako argitalpen-egutegia
- Automatizazio-sistemaren konfigurazioa
- Web-analitikako tresnak konfiguratzea


6 EMAITZEN ANALISIA
- Social Media informeen sorkuntza
- Online kanpainei buruzko txostenak sortzea, kanpaina horiek etiketatuz
- SEO txostenak sortzea
- Online ospeari eta marka-sentimenduari buruzko txostenak sortzea
- Ekitaldien eta hashtag-aren jarraipena sare sozialen bidez
